Laguardiako Villa Lucían afari maridatu kilikatzailea eginda, 2017-18ko jarduera egutegiari amaiera eman zion Añada Conocimientoren -Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen formazio-programa- bigarren edizioak.
Enoturismoarekin konpromiso berezia duen gune gastronomiko honek onartu egin zuen Ebro Mirandako Ergo jatetxean egunez egun bere gaitasuna erakusten duen sukaldiariari, Ruben Osoriori, alegia, bertako sukaldea eta sutegiak irekitzeko gonbitea. Gorantz ari den sukaldaria, bitan finalista izan da Urteko Sukaldaria lehiaketan. Ama kubatarra eta aita espainiarra dituen newyorktar honek zortzi plater aurkeztu zituen, eta guztiek ederki bateratzen zuten produktua eta zaporea, oinarria tradizioan duen sukaldaritza teknikoan.
Alderdi likidoa luxuzko beste gonbidatu baten kontura izan zen: Armando Guerra, Barbadillo Upategietako Gama Altuko eta Sanlucar de Barramedako La Taberna der Guerritako zuzendariarenera. Guerrak urtero antolatzen du dastatze zikloa bere lokalean, ezinbestekoa egungo ardoaren munduko pertsonaiarik esanguratsuenak ezagutzeko; Errioxatik kanpo eraman gintuen Osorioren platerei laguntzeko.
Ezagutza pilula honen tituluari ohore eginez, Udako Izarrak: arrakasta handiko uztartzea, Osorio eta Guerraren proposamenak arrakasta itzela izan baitzuen Arabako herri honetan, pasa den ekainaren 19an, elkartu ziren hogeita hamar mahaikideen artean.
Zortzi plater eta bost ardo
Afaria hasteko, gantxigor goxoa bere tintan, txile eta martorriarekin izan genuen, eta ondoren, curry berde royala, mangoa eta ostrak. Plater hauetarako, Armando Guerrak Pierre Péters Blanc de Blancs Extra Brut xanpaina aukeratu zuen; bere ogi eta txigor ukituek aldea markatzen zuten hasierakoen zapore exotikoekin.
Osorioren sukaldaritzaren alderdi tradizionala iritsi zen gero, urdaiazpiko iberiko kroketa krematsu eta arinak, “hondamendirako zorian”; ahalik eta irin gutxien jarrita eginak, eta erreboiloa limoi eta gari-zainzuriekin, fina eta egosketa puntu egokian egina. Bi proposamen hauek lagun izan zuten Solear de Barbadillo manzanilla ardo findugabea, 2018ko udaberriko zakukoa. Magnum formatuan zerbitzatua; ardo hau aitzindari izan zen botilaratutako manazanilla findugabeen artean eta solera eta kriaderen sisteman egoten da zortzi edo bederatzi urte.
AEBetan amonak prestatzen zizkion indaba beltzak izan zituen Osoriok inspirazio iturri gaueko bosgarren platererako, usakumea eta trufa comté gazta eta erromerotan zerbitzatu aurretik atera zuen Nueva Habanarako, alegia. Laguntzeko, Armando Gerrak Jurako ardo gazte bat jarri zion, Domaine Pignier, 2009. Ardo tradizionala da, Borgoña eta Suitzaren arteko eskualde frantseseko sauvignon barietateaz egina. Aurreko manzanilla bezalaxe, velo de flor delakoaren azpian ontzen da, baina beti zein urtetakoa den jakinda, ez Xerez aldean ohikoena den solera eta kriaderen sistema erabilita. 62 zentilitroko Klabelinetan botilaratzen da, hori omen da eta, sei urte eta hiru hilabete barrikan ontzen eduki ondoren, eskualdean egiten duten moduan, gelditzen dena.
Uztartzearen erronkarik handiena Nopala, Mexikoko kaktus bat tekila, aloe eta sishotan, laguntzea izan zen. Afarian Gerrak azaldutakoaren arabera, zenbait sumelierrekin kontsultatu ondoren, David Barroren, Coalla Gourmet banatzailekoa bera, gomendioari heldu zion, Moscato d’Asti Sito Venerea jartzeari, alegia. Ardo udatiar eta arin hau, aperitiboekin lotuagoa eta ardo zaleek laidoztatu samarra, laguntzaile paregabea gertatu zen postrearen freskura areagotu egiten baitzuen, eta ezusteko bikaina eman zigun bati baino gehiagori.
Afaria bukatzeko petit fours eta kafea izan genituen, eta oportoko Tawny Taylors 10 urtekoa, beti bikain ateratzen den uztartze klasikoa eta aho zapore aparta utzi zuena afari honetako mahaikide guztien artean, Añada Conocimientoren edizio honen amaierakoan, alegia. Hurrengoan ikusiko dugu elkar!!
Yolanda Ortiz de Arri