AIPAMEN BIOGRAFIKOA
EHUko Informazio Zientzietako lizentziaduna (96/99).
Kazetaria, aholkularia eta enpresa komunikazioan espezializatutako prestatzailea. Hogei urte baino gehiagoko esperientzia profesionala izan du tokiko eta estatuko komunikabideetan (MARCA, El Periódico de Cataluña, El Periódico de Álava, Dato Económico, Diario de Noticias de Álava...), eta, horren ondoren, erregistroa aldatu du, 'hesiaren' beste aldera salto egiteko eta proiektu motibatzaile baten parte izateko, Kómo Comunicación Corporativa erakundean, hain zuzen. Bertan, bost zentzumenak jartzen ditu aurreko horiek eusten dioten seigarren zentzumenaren mesedetan... zentzuarenean.
KÒMOtik une bakoitzean behar duen komunikazio-erritmoa eta ikuspegia ematen dizkio enpresa-proiektu bakoitzari. Neurrira egindako jantzia. Horren emaitza banakako diagnostikoa da, eta, horri esker, abiapuntua identifikatu, jarraitu beharreko estrategia egokia ezarri eta beharrezkoak diren baliabideak eraginkortasunez eta efizientziaz esleitu daitezke. Hau guztia helburu jakina lortzeko: komunikazioa gidatzea.
Agentzia honetako profesionalen familiak esperientzia handia du komunikazioaren eta administrazio publikoaren arloetan. Bezero bakoitzaren elastikoa janztea beti egon izan da bere ADNaren baitan.
Arabako enpresa munduko pertsona ospetsuei buruzko bi liburu idatzi ditu (“Empresarios Made in Álava” eta “Emprendedores Made in Álava”), eta, astero, duela hamar denboralditik, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Euskadi Irratian euskal enpresen azken ordua eskaintzen digun ‘Made in Basque Country’ programaren arduraduna da.
Haren alderdi publikoa osatzeko, biltzarretako, unibertsitateetako, erakundeetako eta enpresa-jardunaldietako aurkezle/moderatzaile gisa aritzen da, eta baita enpresa-eskalako bozeramaileen prestatzaile gisa ere, mezu bakoitza telebista, irrati eta idatzizko komunikabideen behar berezietara egokitzeko.