AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziaduna, Jarduera Turistikoetan diplomaduna eta Ecommerceko eta Marketin digitaleko aholkulari adituaren graduondokoa.
Marketin digitalaren eta Ecommerce-ren zale amorratua da, 20 urtetik gora darama sektore horretan. 2000 eta 2008 bitartean Iberdrola taldeko Vector M-ren marketin digitalaren arloan aritua, eta 2009 eta 2016 bitartean, Bikeoseko -on line txirrindularitza denda-gerente gisa.
Gaur egun, enpresei aholkuak ematen dizkie beren proiektuak kanal digitalen bidez ezarri, optimizatu eta zabal ditzaten, prestakuntza-ikastaroak ematen ditu eta hainbat erakunderekin (Merkataritza Ganberak, CECOBI, CEBEK, FMG) lankidetzan aritzen da Euskal Herrian merkataritzaren eraldaketa digitala bultzatzeko.