AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Gastronomia Zientzietako graduatua eta masterra Basque Culinary Center-en, eta masterra Humanitate Ekologikoetan eta Trantsizio Ekosozialean, EHUn eta UAMen. Azken urteotan esperientzia gastronomikoak diseinatu ditu Ekuadorren, eraikin historikoak biziberritzeko, Hacienda la Herreria, esaterako eta baita Cotopaxi Parke Nazionalean eta antzeko parajetan ere. Gaur egun, BCC Innovationen gastronomia eta lurralde-garapena uztartzen dituzten proiektuetan laguntzen du ikertzaile gisa.
Azpilicueta 2015 Erronka eta Errioxa JD-ko International Rioja Wine and Tapas Culinary Competition 2016 uztartze sortzaile lehiaketak irabazi ditu. Halaber, Bodegas Valdemarren 125. urteurreneko ospakizun enogastronomikoan ere parte hartu zuen.
Bere lanak Iru帽eko Navarra Gastro Summit 2021, Science and Cooking World Congress Barcelona eta Quitoko Cocina tu Futuro Foroan aurkeztu ditu. Bere azken proiektua, "Un tiempo espl茅ndido", esperientzia gastronomikoa eta bideoartea konbinatuz Valentziako Unibertsitateko Lorategi Botanikoarekin lankidetzan sortua, Madrileko Casa Encendidaren "Proyectar el cambio: creaci贸n audiovisual y crisis ecosocial" jardunaldietan aurkezteko aukeratu dute. Duela gutxi, Espainiako Errege Akademiaren beka jaso du Erroman, hiri horretan gastronomiako arte-egoitza bat egiteko.
Bere lanaren beste alderdi bat Espainian, Kolonbian, Mexikon, Erresuma Batuan eta Ekuadorren biltzar gastronomikoak antolatzea izan da, lehenik Basque Culinary Centerreko ekitaldi-taldearen parte gisa eta ondoren berak bakarrik.