AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Dani Corman Donostiako ESSENCIA wine ardo-dendaren zuzendaria da, 2008az geroztik.. Aholkuak ematen dizkie sektoreko hainbat esparrutako ostalaritza-establezimendu, upategi eta enpresa banatzaileri.
Hainbat irakasgai ematen du Donostiako Basque Culinary Centerreko masterretan eta espezializazio ikastaroetan, eta Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduan.
Bere irakaslana ez da soilik esparru profesionalean egiten, dastatze ikastaroak eta, oro har, ardogintzari buruzko ikastaroak ematen ditu zaleentzat, Donostiako zenbait kultur etxetan.
2010az geroztik, Champagneko enbaxadorea da Espainian, eta saio ugariren zuzendari izan da Estatu osoan.
Argitalpen gastronomiko batzuekin kolaboratzen du, hala nola, Ondo Jan aldizkariarekin. Azken hamabi urteotan, artikuluak idatzi ditu hilero aldizkari honetan. Halaber, “Las Cocinas del Camino Santiago” liburuaren egilekidea da.