AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Fernando de Córdoba 15 urteko eskarmentua duen marka, narratiba eta edukien estratega da. Bere ibilbidean zehar bezeroaren aldean zein agentzian egin du lan branded content, posizionamendu, narratiba eta markako arkitektura edo proiektuen gainbegiratze estrategikorako (podcastak, argitalpenak, rebranding-ak) estrategiak sortuz.
Besteak beste, BrandSkool, The Branding Academy, La Nave Nodriza, Chicagoko Northwestern University eta Tramontana Institutuan trebatu da. Irakasle gonbidatua da KSchool, Tramontana Institutua, Alacanteko Unibertsitatea eta Domestikan.
Dibulgatzaile gisa, Radio Nacional eta SER irratietan kolaboratu du aldizka, eta "Los secretos de las marcas: una guía de branding para gente que no sabe qué es el branding" (Kailas argitaletxea) liburuaren egilea da.