Aipamen biografikoa
Arteviako zuzendaria. Storytelling eta gamifikazioa jorratzen dituen komunikazio-enpresa da Artevia, eta bezeroei erantzun diferentzialak ematen dizkie, bai sormenari dagokionez, bai estrategiari dagokionean.
Joko eta baliabideen sortzailea, hala nola Emozioen Taula Periodikoa, SpotLight, Mapping…, guztiak ere kontakizunen hizkuntzaren bidez lotura emozionala eta sormena pizteko.
Informazio Zientziak ikasi zuen, eta ikus-entzunezko hizkuntzetan eta hizkuntza interaktiboetan espezializatu zen. Psikologian, gamifikazioan, erabiltzaile-esperientzian, sormenean edo design thinking delakoan trebatzen jarraitu du. Literatura eta gidoi lanengatik esker onak jaso ditu eta NotodoFilmFestival jaialdia irabazi du animazio kategorian.
Storytelling, sormen eta komunikazioko master eta tailerretako irakaslea da. Hizlari izan da TEDx, TransmediaZ, Bime, Sowher, Humano sen la Oficina eta antzeko ekitaldietan.