Turismo irisgarrian eta diseinu unibertsalean espezializatutako aholkularitza-enpresa. 15 urtetik gorako esperientzia du, eta enpresa eta helmuga turistikoei pertsona guztientzat irisgarriak izaten laguntzen die. Irisgarritasun unibertsaleko proiektu ugari garatu ditu enoturismoaren sektorean. Horien artean, nabarmentzekoak dira “Ibilbide inklusiboak Valdemar Upategietarako”, “Villa Lucía 5 zentzumenekin” edo “Víctor Bayo Autobus inklusiboa”.
Espainiako mahastizaintzako eta ardogintzako hainbat eskualdetarako (Somontano, Kanaria Handia...) aholkularitza, diagnostikoa eta irisgarritasun-planak ere egin ditu.