AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Berrikuntzaren eta esperientzia gogoangarrien bidez balioa sortzearen zale amorratua. Gironako Unibertsitateko Turismo Fakultateko, Bartzelonako CETT eta Basque Culinary Centerreko irakaslea. Turismo-lekuetako eta enpresetako aholkularia eta mentorea. TBEX bidaien blogger-en munduko biltzarreko Europako marketin-zuzendaria. Basquetourren marketin aholkularia. Aurretik, Costa Brava Girona, PGA Golf Catalunya eta Empordà Golf Resort Turismo Patronatuko Marketin zuzendaria. Eskozian kirolaren eta atleten marketinean lan egin zuen "The Scottish Sports Council"-en. Bartzelona 92ko Joko Olinpikoetan lan egin zuen, azpiegoitzetako komunikazio-sistemen arduradun gisa. Tastemotion edo Eurofoodtrip bezalako sustapen-esperientzia berritzaileen sortzailea. Ur irekietako igerilaria.