AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Salamancan jaioa, Costa Bravan bizi da1979tik. Geografoa da formazioz, eta gaur egun Gironako Unibertsitateko Turismo Fakultateko irakasle titularra da, eta 30 urte daramatza bertan lanean.
Administrazio publikoan lan egin du, izan ere, Costa Bravako udalerri turistiko bateko zinegotzia izan da, hirigintza eta turismo arduraduna, baita Kataluniako Parlamentuko diputatua ere eta Turismoarekin lotutako gaiak landu baitzituen bertan.
Turismo Ikasketen Goi Mailako Institutuaren zuzendari sortzailea izan zen, eta bertatik, diziplina arteko talde handi batekin batera. Gaur egungo turismoaren logika ikertu du, bai nazio mailan, bai nazioartean. Besteak beste, Kuban, Perun, Brasilen, Tunisian, Azerbaijanen, Andorran eta Kanadan egin du lan, proiektu turistikoetan.
Gaur egun, interes berezia du eredu turistikoa eraldatzeko eta Europar Batasunak iradokitzen dituen iraultza berde eta digitaletara egokitzeko prozesuetan. Estatuko eta nazioarteko ehunka hitzalditan parte hartu du, eta turismoari buruzko dibulgazio-lanak argitaratu ditu.