AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziatua; hainbat komunikabidetan lan egin ondoren, ZUM Edizioak sortu zuen. Enpresa horretan, Ondojan.com aldizkarirako testuak idazten ditu, eta, aldi berean, informazio-lan handia egiten du sare sozialetan.
Gastronomiari buruzko hainbat libururen egilea da Josema, eta Elkar-Ttarttalorekin argitaratu ditu “100 recetas con Label”, “Pintxos de Vanguardia a la donostiarra”, “Cocina con producto de temporada” eta “Pintxos de leyenda” (Gourmand 2016 saria). Horrez gain, Bordeleko Jacques Ballarin gastronomia-kritikariarekin lankidetzan aritu da “Le Ballarin” gidaren hainbat ediziotan (Bordeletik Bilborako jatetxeen gida), eta baita gaztelaniazko bertsioan ere. Ritxar Tolosa bere bazkidearekin “La Senda del Pintxo (Donostia)” (Gourmand 2014 Saria), “Las recetas de Ondojan.com”, “Las recetas fáciles de José Juan Castillo”, “De pintxos por Gipuzkoa 1, 2 eta 3”, “La Senda del Pintxo (Iruña)” eta “Menús de temporada”. Era berean, SUA Edizioakekin, " Rutas y Restaurantes con encanto de Navarra " (Gourmand 2019 saria) eta " Rutas y Restaurantes con encanto de Gipuzkoa " (2020ko Euskadi Gastronomia Saria, argitalpen onenarentzat) argitaratu ditu.
2012an, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Gastronomia Akademiak Euskadi Gastronomia Saria eman zioten kazetaritza-lan onenari, 2015ean, Baccus Saria jaso zuen, ardoaren mundua zabaltzeko egindako lanagatik, eta, 2018 eta gaur egun bitartean, Nafarroako Zainzuriaren Kofradiako ohorezko kide, Euskal Gastronomia Kofradiaren ohorezko kofradiakidea eta Oviedoko Desarmearen Kofradiako ohorezko kofradiakide izendatu dute.
Josemak idatzi ditu Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak 2017an argitaratutako Euskadi Gastronomika gidako testuak, eta aktiboki parte hartu du EITBko “Pintxo & Pote” programan eta hainbat irratsaiotan, hala nola asteartero Segura Irratian ematen den Ondojan.com programan. 2018an, 6 solasaldi egin zituen Gipuzkoako eskualdeetako ostalariekin, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartearen bidez, Euskadiko ardoen berri emateko. 2014 eta 2021 bitartean, Euskal Gastronomiako irakasle ere ibili da Basque Culinary Center-en, eta "Euskal gastronomia" ikastaroa eman du Cadizko Unibertsitateko (UCA) "Masterñam" master gastronomikoan 2020an eta 2021ean, eta 2022an errepikatzera gonbidatu dute. Era berean, 2018an Errioxako Hezitzaileen Programan parte hartu zuen, eta hala egiaztatzen duen titulua lortu zuen.
Horrez gain, Josemak hainbat lehiaketa gastronomikotan parte hartu du eta epaimahaikide izan ohi da.