Aipamen Biografikoa
Publizitatean eta Harreman Publikoetan Lizentziatua eta, ondoren, Marketing eta Ekitaldiak Antolatzeko ikasketak egin nituen atzerrian. Nire esperientzia batez ere turismo alorrean eta nekazaritzako elikagaien alorrean kokatzen da. Hainbat upategitan lan egin dut harreman publikoez arduratzen, turismo enpresetan gida aritu naiz eta pakete eta ibilbideen diseinatze eta kudeatzean ere aritu naiz. Ziurtagiri profesionaletan formatzaile ere aritu naizela azpimarratu nahiko nuke, esaterako, bisitarientzako arretan, turismo-produktuen salmentan, eta turismoarekin lotutako beste hainbat gaietan. Gaur egun marketing eta neuromarketing aholkulari ari naiz hainbat helmuga turistikoentzako eta nekazaritzako elikagaien alorreko hainbat enpresentzako.