Aipamen biografikoa
Marta Navarrok esperientzia zabala du marketin-agentzietan, aholkularitza-enpresetan eta komunikazio-departamentuetan, eta oinarri digitaleko proiektuak garatzen ditu, besteak beste, merkataritza elektronikokoak. Gaur egun Hortelanos agentzian egiten du lan, La Rioja Alta, S.A., Bodegas Covila, Solana de Ramírez, Bodegas Ainzon edo Basque Moonshiners bezalako markentzat, besteak beste, ecommerce estrategiak eta marketin ekintzak garatzen. Gainera, Deustuko Unibertsitateko irakaslea da eta marketinari, komunikazioari eta digitalizazioari buruzko ekitaldietan hizlari eta prestatzaile.