Aipamen biografikoa
Ardoaren dibulgatzailea eta komunikatzailea. Ostalaritza eta Turismo, Mahastizaintza eta Enoteknia eta Sommelier tituluduna.
1996tik ardoaren munduan ibilia, 3.500 dastaketa, ikastaro eta ponentzia baino gehiago eman ditu, Estatuan zein atzerrian.
Ardoaren kultura zabaltzeko ibilbidean, lau liburu idatzi ditu, eta horietatik bik, "Vinos de Euskal Herria" eta "Txakoli de Bizkaia. El viaje" lanek, Gourmand 2003 eta 2013 saria jaso zuten, hurrenez hurren, kategoria desberdinetan mundu mailako libururik onenen artean. Gastronomia-liburuen Oscar sariak deritzoten sari entzutetsua.
Hainbat argitalpen eta komunikabidetako ohiko kolaboratzailea.