Aipamen biografikoa
Nekazaritzako ingeniaria Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
2004an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko laborategietan hasi zuen bere karrera profesionala, eta 2007an nekazaritzako laboreetako gaixotasunen diagnostikoan hasi zen lanean.
2010az geroztik, administrazioan egiten duen lana eta ardoaren eta garagardoaren munduarekiko grina uztartzen ditu.
2014. urtean hasi zen garagardoa egiten, Alacanteko unibertsitatean trebatu zen eta BJCP garagardo-epaile titulua lortu zuen.
2016. urtetik, Sarrigurengo (Nafarroa) "El retrogusto es mío" dendaren eta ardo eta garagardo tabernaren jabekidea da. Establezimendu honek berezko garagardoa du (Maiku brewing), Nafarroako hainbat lantegitan nomada gisa prestatua.
Azken urteotan, hainbat garagardo-lehiaketatan epaimahaikide izan da eta aldian-aldian garagardo-dastaketak zuzentzen ditu.