AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Sukaldari gazte nafarra
Nacho Gómara sukaldari nafar gaztea da, Cascantekoa, barazkien laborantzan eta gastronomian tradizio handiko herria. Bere sukaldaritzak joera euskal-nafarra du, gehienbat Euskadin ikasi baitzuen. Luis Irizar Eskolako sutegietan hasi zenetik, jatetxe handietan parte hartu du: Pedro Subijanaren Akelarre, Jose Mari Arbelaizen Miramon eta Arbelaiz, Gorka Txapartegiren Alameda eta Dani Lopezen Kokotxa.
Eskarmetua jatetxeak gidatzen
Bere azken urteetan bi proiektu handi gidatu zituen: Tierra del Queiles jatetxea, Nafarroako gastronomia Madrilera eramaten duena, eta Pago de Cirsus jatetxeko sukaldeen buru izan zen Ablitasen. Orain, ibilbide pertsonal berria hasiko du, bere jatetxearekin. Bertan, bere esperientzia, sukaldeko berezkotasuna eta umore ona islatuko ditu, beti bere plateretan islatzen den nortasun-ikur pertsonala.
Azken lorpenak
2019an Verduarte ireki zenetik, arrakastak su bizian prestatu dira sukaldariarentzat. Jatetxeak, Iruñeko ospetsuenen artean azkar kokatzea lortu ez ezik, Sol Repsol saria ere lortu zuen, 2020an ireki eta urtebete eskasera. Sari hori 2021ean berretsi zen berriro. Denbora horretan, sukaldaria, gainera, nazio mailako ekitaldi gastronomiko ugaritan parte hartu izan du, hala nola Navarra Gastro Summit, Orígenes Festival edo La vaina loca.
Verduarteren filosofia
Gure helburu nagusia Erriberako baratzeko produkturik onena Nafarroako hiriburura hurbiltzea da, nekazari txikia lagunduz eta gure sorkuntzak osatzen dituzten lehengaien aberastasuna azpimarratuz. Barazkiak gure protagonista nagusi bihurtzen dira, goi mailako sukaldaritzaren abangoardiako tekniken bidez merezi duen balio erantsia emanez, betiko sukaldaritzaren tradizioa alde batera utzi gabe.