Politika eta Soziologia-zientzietan lizentziaduna UCMn, eta Kazetaritzako masterra UAM- El País unitatean.
Bidaietan eta turismo-komunikazioan espezializatutako kazetaria. Hainbat turismo-helmuga eta markarekin egiten du lan, aholkularitza-enpresa gisa, eta sustapen eta berrikuntza estrategiak diseinatzen ditu, batez ere mundu digitalari eta social media-ri begira. Mil Words Comunicación aholkularitza-enpresako zuzendaria da eta, handik, hainbat helmuga eta enpresarekin lankidetzak koordinatzen ditu.
2011 eta 2014 bitartean, Coruñako Turismo Partzuergoko zuzendari kudeatzailea izan zen. Eta, 2015eko uztailera arte, A Coruñako Diputazioko turismo-arloko aholkularia, Europako nazioarteko proiektuen koordinazioaren arduraduna. Besteak beste, III. Crossroads of Europe eta Industria Turismoaren V. Biltzarra —Ferrolen egindakoa, 2014. urtean— eta hainbat turismo-produkturen sortzaileetakoa da. Administrazioan sartu aurretik, ohiko sinadura izan zen hedabide espezializatuetan.
2011 bitartean, La Voz de Galiciaren osagarri turistikoak sortu eta koordinatu zituen.
Halaber, dokumentalen gidoilari gisa lan egin zuen Canal Viajar-en. 2008an laviajeraempedernida.com sortu zuen eta, gaur egun, gaztelaniazko bidaia-blogen artean eragin handienetakoa du.
2015etik, Travel Inspirers komunikatzaile digitalen sareko kide da. Sare horren bidez edukien marketin-kanpainetan eta posizionamendu digitalean lan egiten du, hainbat helmuga eta enpresa turistikorekin.
Unibertsitate, Negozio Eskola eta beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzen da, turismo, marketin eta komunikazio tailer eta mintegiak emanez.
2021ean Sergestur-en zerrendan sartu zen, Espainian, turismoan eragin handiena duten profesionalen zerrendan, alegia.