AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Natàlia Ferrer Roca Doktorea da Victoria University of Wellingtonen (Zeelanda Berria), masterra du Westminster Unibertsitatean (Londres) eta lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2016. urteaz geroztik, Gironako Unibertsitateko Turismo Fakultateko irakaslea da. Destination branding and management, city branding eta ekintzailetza, sormena eta berrikuntza eskolak ematen ditu, eta master eta doktoretza tesien ikuskatzailea da.
Aldi berean, hezitzailea, ikertzaile independentea eta hainbat nazio eta nazioarteko proiektutan aholkularia da, eta Kataluniako Generalitatea, Bartzelonako Diputazioa, Kataluniako Turismo Agentzia, EURECAT, Gironako Costa Brava Pirineo Turismo Patronatua, The Place Brand Observer, European Broadcasting Union eta Europako Parlamentuarentzat lan egin du. Haren ikerketa diziplina artekoa da, ekonomia politikoa, komunikazio-politikak, turismo jasangarria eta helmugen brandinga lotzen baititu.