Aipamen Biografikoa
Marketing Estrategikoan eta Berrikuntzan espezialista, nazioartean ibilbide luze eta oparoa izan dut. Turismo eta TEAT Gradua Deustuko Unibertsitatean, Hotelen Zuzendaritza eta Kudeaketan Espezialista Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, Harreman Publikoetan Diplomatu New Yorkeko Unibertsitatean, Design Thinking Ziurtagiria ESADE-n eta Metodologia Arinak Timiakatemian,-Finlandia.
Natalia kontseilari izan da eta hainbat ikastaro eman ditu Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean eta beste hainbat entitatetan berrikuntzaren alorrean. El Paisek edo ABC digitalek 20 turismo blogger onenen artean aukeratu dute eta foro espezializatuetan hizlari egoten ohi da, komunikazio estrategikoa eta berrikuntza ikastaroak emateaz gain.
Natalia hainbat eragileren zuzendaria da: AECTE – Espainiako Turismo Aholkularitza Enpresen Elkartea, BLOGEU –Euskadiko Blogger Elkartea, TXORIERRI VALLEY – Txorierriko Enpresen Elkarteko Zuzendaritza batzordea, FIJET – Turismo Kazetari eta Idazleen Nazioarteko Federazioa.