Aipamen Biografikoa
Mundu grafikoan eta ikus-entzunezkoan emandako 2 hamarkada baino gehiagotan, proiektu kudeaketa eta zerbitzu lanak nire gain hartzeko aukera izan dut. Bezeroak nahi zuen eta behar zuen produktua emateko elkarrekin harremanetan egotea ezinbestekoa izan da (egun User eXperience edo UX izenaz ezaguten duguna). Horrez gain, egon naizen taldeetan auto-antolakuntzaren alde egin dut, honek, aldi berean, etengabeko hobekuntza eta komunikazioaren garapena ekarri dituelarik
6 urtetik hona, Coach eta lantalde bideratzaile zerbitzuak eskaintzen ditut. Horretarako Agile (Lean Kanban y Scrum), Visual Thinking teknikak, LEGO® Serious Play® edo Design Thinking aplikatzen ditut, horrela, elkarlana sustatzen dut, prozesuak bistaratzen ditugu, elkarreraginak, gatazken konponbideak eta etengabeko hobekuntza optimizatzen ditugu. Erakundeak euren helburuak lortzen laguntzea da helburua, osatzen dituzten lantaldeen baliabideak aprobetxatuz.