Aipamen Biografikoa
Marka Aholkulari eta nazioartean saritutako diseinatzaile. 25 urtetik gorako eskarmentua Espainia eta Erresuma Batuan sektoreko firma ospetsuenetako batzuen sortze-zuzendari moduan. Jazz gitarrista, unibertsitateko irakasle, hizlari, ekintzaile eta ardoaren maitale. Espainia, Italia, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko marka berriztatzaile eta garrantzitsuenetako batzuen sorkuntzan parte hartu du hainbat sektoretan, luxua, banka, telekomunikazioak, aisia eta kontsumo handia.
Milurteko honen hasieran, diseinu kontsultari propioa sortu zuen, bere lana luxuaren, musika klasikoaren, ardoaren eta mozkorgarrien mundura bideratuz. Habla Upategien arrakasta ikusita, entzutetsua bilakatu zen sektorean eta 2015ean bere estudioko lana ardoaren marketingera soilik bideratzea erabaki zuen.
Ikuspegi erabat esklusiboa du, ez du aldi berean hiru upategi baino gehiagorekin lan egiten eta beti eskualde desberdinetan. Erabateko konzentrazio politika honek ahalbidetu du estudioak bezeroen arrakasta bermatuko duen lana egitea.