Aipamen Biografikoa
Veronicak Enpresa eta Turismo-jarduera Teknikari Gradua egin zuen Deustuko Unibertsitatean. Gradua amaitu bezain laster, IBERIA AIRLINES-en hasi zen lanean, Alemanian. Espainiako HYATT INTERNATIONAL-en sartu zen luxuzko hotelen munduan eta, bertan, 6 urtez aritu zen. Ondoren, The Ritz-Carlton Hotel Company-ren HOTEL ARTS BARCELONA-n aritu zen 5 urtez, Europako Hotelik onena aukeratutakoan, eta honen ostean, bere sorterrian aritu zen lanean, SHERATON BILBAO-n eta Donostiko MARIA CRISTINA Hotelean. Ritz-Carlton-ek berriz jo zuen bere atea, THE RITZ-CARLTON HOTELS OF NEW YORK (CENTRAL PARK ETA BATTERY PARK) hoteleko Salmenta-Zuzendari postua eskaintzeko. Europara itzuli zen gero, benetako harribitxia aurkitu baitzuen, BVLGARI HOTEL MILANO. Veronicak bere pasioak uztartuko zituen negozio propioa sortu zuen ondoren, IN TRUTH: bidaia-agentzien industria eta luxuzko turismo-hornitzaileak.