Loading...

Automatizatu ezazu marketina: sortu zure lehen lead magnet-a

Helburuak

Lead magnet-a Internet bidez banatzen den produktu digital bat da. Bisitariak harremanetarako datuak utzi behar ditu deskargatu ahal izateko. Eta bezero potentzial baten datuak dituzunean, saltzeko behar duzun guztia daukazu. Hori gauzatzeko sistema ikasi besterik ez duzu egin behar.

Ikastaro honetan lead magnets erakargarrien bidez bezero potentzialen datuak nola jaso ikasiko duzu, eta zure denboraren minutu bat ere inbertitu gabe hauek bezero bihurtzeko behar duzun jarraipen automatizatuko sistema.

Edukiak

  • Zure negoziorako lead magnet motarik egokiena hautatzeko behar duzun metodoa.
  • Lurreratze-orri batek (lead magnet-a hartuko duen orria) izan behar dituen atalak, jendearen arreta erakar dezan.
  • Posta automatizatuen motak eta antolaketa, zeureak sortzeko.
  • Sistema digital automatizatu guztia sortzeko behar duzun softwarea.

Irakasten

Natalia Zapatero. Turiskopio Taldeko bazkide zuzendari.

Itzuli

CAMPUSTXARTELA
Har ezazu campus-txartela eta goza itzazu Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoko ikastaro guztiak. Sar zaitez enoturismoan espezializatutako formazio mundu ikaragarrian, oso prezio berezian (BEZa ez barne)
Txartela erosia