Loading...

Bikaintasunerako ekosistema

Andoni Luis Aduriz, Mugaritz

Edukiak

Zer da luxua? Gosea asetzeko jaten dugu? Nola eratzen dira kultura-nortasunak? Gastronomian zaporea al da garrantzia duen bakarra? Zein da globalaren eta bertakoaren arteko benetako aldea?

Andoni Luis Aduriz (Donostia, 1971) Mugaritzeko buru da 1998az geroztik. Proiektu hau, bere esanetan, loturarik gabe sortzeko askatasuna bermatzen duen sormen-ekosistema da. Mugaritzek, erakundeetan, osasunean, pertzeptzioan edo etorkizuneko elikaduran eta gisako arloetan sortzeko gaitasunaren inguruan eskuratutako ezagutzak hedatzeko, hamaika bide erabili ditu: foroetan egindako txostenak, besteak beste Harvardeko Unibertsitatean edo Massachusettseko Teknologia Institutuan, El Pais Semanalean idatzitako artikuluak, Basque Culinary Center Fundazioaren Patronatuko, Innobasqueko Zunzendaritza Taldeko eta Tuftseko Unibertsitateko Tufts Nutritioneko Kontseiluko kide izatea, edo liburuak –hainbat zientzialari eta pentsalarirekin egindako lankidetzak barne-.

Bere ibilbidean sari asko jaso du, esate baterako, Espainiako Sukaldaritza Saria, St. Pellegrino lista osatzen duten sukaldarien eskutik Chef’s Choice Award Saria, Eckart Witzigmann Saria eta Gastronomia Akademia Errealaren eskutik Sukaldaritza Osasuntsua Saria.

Itzuli