Loading...

Copywriting turistikoaren hastapenak: Idatzi saltzeko

Bezero idealekin konektatu, eta testuen ahalmenarekin salmentak maximizatu

Helburuak

Copywriting-a EDOZEIN PROFESIONALEK bere zuzeneko kanaletan saltzeko ikas dezakeen teknikarik baliagarrienetako (eta ezezagunenetako) bat da.

Islatuta sentitzen bazara:

  • Ekintzaile edo profesional geldiezina zara, eta zure marketin digitalaren eta zure sare sozialen emaitzak maximizatu nahi dituzu.
  • Zure denbora, dirua eta ahalegina inbertitzen dituzu zure web orria sustatzeko, baina bisitek ez dute nahi adina erosketa egiten.
  • Azkenean egunerokotasunak jaten zaituelako, alde batera utziko dituzun tresna berriak ikasteko ikastaroetara joan zara, eta, nork du horretarako astirik?

Orduan, ikastaro hau ZURETZAT DA.

Teknologia aldatu egiten da, kanalak aldatu egiten dira, jendea aldatu egiten da. Atzo YouTube zen, gaur Tik Tok da eta bihar metabertsoa.

Baina badira aldatzen ez diren bi gauza.

  1. Jendea ekintza bat egitera bultzatzen duten kako psikologikoak beti berberak izaten dira. Ezagutzen dituzunean, askoz errazagoa da zure bezeroak zure produktu eta zerbitzuak eros ditzaten konbentzitzea.
  2. Zure testuak kako psikologiko horiek aktibatzeko eta salmentak bultzatzeko modua dira.

Testu limurtzaileak nola idatzi ikasten duzunean, zure bezeroen burua, bihotza eta sakela konkistatzen ikasten duzu.

Copywritingaren helburua zure testuekin SALTZEA da, eta idazkera limurtzailearen mundu liluragarrian sartzeko ezagutu behar dituzun oinarrizko nozioak eskaintzea da ikastaro honen helburua.

Trebetasun hori ikasi eta praktikan jar dezakezu zuk, zure testuen boterearekin gehiago saltzeko.

Edukiak

Ikastaro hau sarrera da copywriting-aren mundura, teknika horren oinarriak ikasteko eta amaitu bezain laster trebetasun hori martxan jartzeko.

Lau ordu hauetan honakoa ikasiko duzu:

  • Pertsuasioaren psikologia eta nola aplikatu zure negozioan
  • Hitzen indarra eta nola eragiten duten bezeroaren portaeran
  • Letra bakar bat ere idatzi aurretik jarraitu beharreko hiru urratseko prozesua
  • Bihurtzen duten testuak idazteko funtsezko bi formula
  • Bisitak bezero bihurtzen dituzten bost taktika zure web orrirako

Dagoeneko aplikatzen ari diren turismo-sektoreko enpresen eta antzekoen adibideak erakutsiko dizkizut.

Eta ikasitakoa martxan jartzeko ariketak egingo ditugu.

Ikastaroan agertzen diren adibide guztiak turismo-sektorekoak badira ere (agentziak, hotelak, destinoak, upategiak…), teknika antzekoa da sektore guztientzat; beraz, ikasten duzun guztia zure negozioan aplika dezakezu.

Eta horretaz ari garela, funtzionatzen duen teknika izan arren, enpresa gutxik erabiltzen dute; beraz, are errazagoa da lehia horretan nabarmentzea.

Eta gogoan izan idaztea doan dela.

Ikasi mezu limurtzaileak sortzen, like-ak salmenta bihurtzeko, eta aplikatu ikasitakoa amaitu bezain laster.

Irakasten

Natalia Zapatero. Turiskopio Taldeko bazkide zuzendari

Itzuli

CAMPUSTXARTELA
Har ezazu campus-txartela eta goza itzazu Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoko ikastaro guztiak. Sar zaitez enoturismoan espezializatutako formazio mundu ikaragarrian, oso prezio berezian (BEZa ez barne)
Txartela erosia