Loading...

Diseinatu helburuak neurozientzia erabilita

Laneko eta bizitza pertsonaleko ekintzek norabide batean eramaten zaituzte. Zertarako egiten duzu egiten duzuna? Norantz zoaz?

Helburuak

Ingurune aldakor batean bizi gara, eta horrek, hazten jarraitzeko moldagarriak izan gaitezen eskatzen digu, gure helburuak baztertu gabe.

  • Arrakasta izateko, lor itzazu norabide eta helburu argiak, koherenteak eta zure baloreekin bat datozenak.
  • Azter ezazu egungo egoera eta ikas ezazu muina galdu gabe egokitzen.
  • Zergatik ez dute funtzionatzen zenbait helburuk? Alda ezazu estrategia, bereiz itzazu helburuak eta norabidea.
  • Uler itzazu helburu arrakastatsuak lortzeko mekanismoak.
  • Sortu eta lortu ibilbide-orri bat zure helburua betetzeko hainbat maila integratuz (pertsonala, lanekoa, familiakoa, etab.),.

Edukiak

Lehenengo zatia: Nola funtzionatzen dute helburuek gure burmuinean? Aldatzeko ulertu.

  • Egungo egoeraren eta nahi den egoeraren arteko aldeak
  • Norabidea versus helburuak
  • Neurozientzia eta garuneko plastikotasuna. Garunak ez ditu errealitatea eta fikzioa bereizten
  • Zergatik ez dute funtzionatzen helburu askok? Baloreen eta usteen arteko koherentzia

Bigarren zatia: Non egon nahi duzu 5 urte barru?

  • Zer dira misioa eta ikuspegia?
  • Zergatik 5 urteren buruan?
  • Zure norabidea bideratzen laguntzeko dinamika. Aurretik atzera
  • Zure ikuspegia eta norabidea sortu

Hirugarren zatia: Lurrera jaitsi, mugatu eta zehaztu.

  • Zure ikuspegia lortzeko helburu espezifikoak
  • Helburuak lortzeko eta zehazteko prestakuntza
  • Ibilbide-orria

Irakasten

Yara Carignato. Autoezagutzatik abiatuta,taldeak garatzeko komunikatzailea.

Itzuli

CAMPUSTXARTELA
Har ezazu campus-txartela eta goza itzazu Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoko ikastaro guztiak. Sar zaitez enoturismoan espezializatutako formazio mundu ikaragarrian, oso prezio berezian (BEZa ez barne)
Txartela erosia