Loading...

Esperientzia enogastronomikoen diseinua

Esperientziak kudeatzeko metodologiak eta adibideak

Helburuak

Upategietan edo beste espazio batzuetan ekitaldi bereziak antolatzeko garaian kontuan hartu beharreko puntu nagusien ikuspegia eskaintzea, zientziaren eta artearen mundutik datozen esperientzia gastronomikora pixkanaka hurbiltzeko, multisentsorialtasunera, esaterako.

Edukiak

  • Esperientziak diseinatzeko metodologiaren hastapenak. "Design thinking"-en oinarritutako metodologia, publikoa ardatz duena, eta zenbait tresna biltzen dituena, blueprint map, besteak beste.
  • Esperientziaren kontzeptualizazioa eta storytelling-a. Zer kontatu? Esperientziaren muina izanen diren marka, upategi edo espazioari buruzko diskurtso paregabeak nola sortu azalduko dugu.
  • Multisentsorialtasunetik esperientzien diseinura hurbiltzen. Nola kontatu? Oso garrantzitsua da esperientzia zentzumen guztiak kontuan hartuta diseinatzea. Zientziak erakutsiko digu horietako bakoitzak nola parte hartzen duen esperientzia gastronomikoan. Zer zentzumen-baliabide erabil dezakegun ikusiko dugu.
  • Uztartzea esperientzia gastronomikoetan. Ardoaren eginkizuna esperientziaren barruan nola definitu, haren inguruko narratiba nola artikulatu eta dastatze-uneak nola optimizatu aztertuko dugu.
  • Logistika eta espaziora egokitzea. Esperientzia gastronomikoak dituen zeregin logistikoak aztertuko ditugu, eta horiek nola kudeatu hainbat agertokitan.
  • Pertsonen eta aurrekontuaren kudeaketa. Esperientziaren ideia zenbakietara nola ekarri ikasiko dugu, eta haren bideragarritasuna aztertuko dugu.
  • Dokumentatzearen eta komunikatzearen garrantzia. Paral·lel-en esperientzien adibideak. Paral·lel-ek egindako esperientzia gastronomikoak errepasatuko ditugu.

Irakasten

Carles Tarrassó. Sukaldaritzako artista, esperientzien diseinuan aditua.

Itzuli

CAMPUSTXARTELA
Har ezazu campus-txartela eta goza itzazu Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoko ikastaro guztiak. Sar zaitez enoturismoan espezializatutako formazio mundu ikaragarrian, oso prezio berezian (BEZa ez barne)
Txartela erosia