Loading...

Google Analytics: zuen webgunean gertatzen dena neurtu eta aztertu

Zenbat jendek bisitatzen du gure webgunea? Zenbatek errepikatzen dute bisita? Zer atal ikusten dituzte? Zenbat denbora ematen dute bisitan? Zenbat bisita sortzen dizkidate sare sozialetako argitalpenek?

Heleburuak

Prestakuntza honetan modu praktikoan ikusiko ditugu web-analisiaren funtsezko kontzeptuak Google Analytics tresnarekin, hasierako konfiguraziotik, emaitzen txosten eta panelen pertsonalizaziora arte.

Edukiak 

  • Jabetza kontua eta bista
  • Google Analytics-en egitura
  • Oinarrizko txostenak eta denbora-tarteekin egindako lana
  • Nire Google Analyticsetik lor ditzakedan oinarrizko 10 datu
  • Zer gertatzen ari da orain gure webgunean?
  • Negozio-helburuak definitzen
  • Jarraipenerako panelak pertsonalizatzen
  • Helburuen araberako bistak
  • Emaitzen azterketa eta erabakiak hartzea

Behaketak

Beharrezkoa izango da parte-hartzaileek Google Analytics-eko kontu bat izatea beren webguneari lotuta, eta bertara sartzeko aukera izatea, erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez.
Parte-hartzaileek ordenagailu bat izan beharko dute Google Analytics kontuari buruzko azalpenak eta adibideak jarraitu ahal izateko.

Oharrak

Dani Arrilucea.

Itzuli