Loading...

Portugalgo Ardoak, bertako Mahats-barietate Onenen bidez. 8 ardo dastatze.

Helburuak

Portugalek, kokapenagatik batez ere, bizi izan duen isolamendu historikoak ardoa egiteko metodo tradizionalei eta ardo-estilo bereiziei bide eman die, eta, baita dozenaka barietate autoktonori ere, horietako asko ardo bikainak egiteko gai direnak.

Portugalgo ardoak barietate desberdinekin egin izan dira ia beti, eta alkohol maila baxua ez ezik, garraztasun eta tanino markatuak ere izan dituzte ezaugarri nagusi; horrela, tokiko gastronomiaren bide lagun bikainak bilakatu dira. Azken aldian, ardo leun eta edanerrazagoekin egindako elaborazio modernoagoak gehitu dira, eta ardo barietalak sustatu dira.

Azken bi baldintza horien nahasketaren ondorioz, gaur egun gure bizilagun geografikoaren ardogintza-panorama Europako erakargarrienetakoa da, zaleentzat ezezaguna izaten jarraitzen duen arren.

Material didaktikoan eta bertan landutako aurkezpenean oinarritutako hitzaldia, edukien adierazgarri diren 8 ardoren dastatzearekin.

Dastatu beharreko barietate batzuk: Baga, Touriga Nacional, Encruzado, Verdelho, Tinta Amarela, Touriga Franca, Alvarinho, Antao Vaz eta Roupeiro, besteak beste.

Irakasten

Ricardo Sanchoyarto. www.aprenderdevino.es web-orriaren jabea eta editorea

Itzuli