Loading...

Produktu zikloturistaren sorkuntza eta merkaturatzea

Norentzat: Alojamendu-enpresak – hotelak, landetxeak… – eta turismo-zerbitzuetako enpresak (transferrak, jatetxeak, gidak…)

Helburuak

  • Zikloturisten profil nagusiak eta bidaiatzeko dauzkaten motibazioak tipifikatzea, beraien premia nagusiei erantzuteko
  • Zerbitzu eta alderdi giltzarriak zehaztea, bai eta hobekuntza-puntuak ere, gure eskaintza produktu zikloturistara egokitzeko
  • Zuzeneko eta zeharkako merkaturatzerako oinarrizko ekintzak aztertzea

Edukiak

I. blokea (Iker Urcelay)
Testuinguru orokorra: Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskadiko zikloturismoaren ibilbide-orria.

II. blokea (Joseba Beloki)
Euskadi Cycling Proiektua

III. blokea (Agnés Güell)
III-A blokea
Egokitzapena

  • Zeintzuk dira zikloturisten profilak? Modalitateak, denboraldiak,...
  • Zer behar dute eta nola egokitu naiteke? Nire alojamendura zikloturistak erakartzeko oinarrizko eskakizun eta zerbitzuak
  • Balio erantsiko zerbitzuak
  • Nahitaezkoak al dira zikloturismo-zigiluak?
  • Sinergiak eta helmuga-sorkuntza

III-B blokea
Arlo hauetan nola gauden aztertuko dugu:

  • Zerbitzu-enpresekin dugun lankidetza
  • Zuzeneko merkaturatzea
  • Zeharkako merkaturatzea
  • Ateratzen al diegu etekinik ekitaldi zikloturistei?

Irakasten

Iker Urcelay - Euskal Turismo Agentziako teknikaria
Agnès Güell - Turismo aktiboko eta kirol turismoko aholkularia
Joseba Beloki - Ziklista profesionala izandakoa

Itzuli