Loading...

SORTU MERKATUAN LEHIARIK EZ DUEN MARKA

ETA AKTIBATU ZURE NEGOZIOAREN GIHARRERIK BOTERETSUENA

Helburuak

Marka-estrategia bat enpresa edo erakunde bati modu zintzoan, benetakoan eta sendoan mundura aurkezten laguntzeko eta nahi duen bezeroekin emozionalki konektatzeko plana da.

Ikastaro honetan, zure markaren estrategia urratsez urrats sortzen ikasiko duzu, metodologia argi eta zehatza erabiliz. Gainera, honakoetan lagunduko dizu:

  • Zure markaren bihotza, zure enpresaren bizigarria taupaka jarriko duen muskulua, eta zure bezeroen bihotzak, biak aintzat hartzea.
  • Zure bezeroekin emozionalki lotzeko esperientziak ematea.
  • Markaren inguruan sortuko dituzun eduki guztien bidez, zure marka modu sendo eta eraginkorrean komunikatzea.

Ikastaro honek eduki teorikoak eta Marka-Estrategia Sortzeko “Brand Toolkit” metodologia biltzen ditu, urrats guztiak argi eta garbi dokumentatzeko.

Pertsona ekintzaile edo enpresaburuei nahiz helmuga turistikoak kudeatu eta sustatzeko ardura duten erakunde eta entitateei edo enpresa handiei zuzendua.

Edukiak

  • Zer da marka bat
  • Markaren sorreraren helburuak: marka boteretsuak
  • Nola sortu marka-estrategia bat, urratsez urrats
  • Ezagutu markaren bihotza: zure posizionamendu estrategikoa
  • Markaren komunikazio-estrategia
  • Balio-proposamenaren diseinua: bereizkuntza lehiakortasun-oinarri gisa
  • Erabilera-kasuak

Irakasten

Natalia Zapatero. Turiskopio Taldeko bazkide zuzendari.

Itzuli