Loading...

WSET® IKASTAROA 1. Maila – ARDOGINTZAREN HASTAPENAK (GAZTELERA)


Ardoaren ikerketan hasten direnentzako kualifikazioa. Ardo mota eta estiloak ikusmena, usaimena eta dastamenaren bidez ikertzeko aukera emanen du. Ostalaritza eta enoturismoko langileentzako eta ezagutza urriko “winelover” eta/edo ingelesezko hiztegia handitu nahi dutenentzako egokia.

Klase aurreko ikasketa berezirik ez da behar.

Prezioa:

200€ Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen bazkideentzat – 275€ bazkide ez direnentzat.

Datak:

2019ko azaroaren 18an – klaseak eta azterketa ingelesez (6 ordu klase eta 30 minutuko azterketa)

2019ko abenduaren 2an – klaseak eta azterketa gaztelaniaz (6 ordu klase eta 30 minutuko azterketa)

Gida eta zehaztapen teknikoak

Helburuak:

Ikasturte amaieran ikaslea honakoak egiteko gai izanen da:

  • Mahasgintza eta ardogintzaren etapa nagusiak ezagutu.
  • Mahats mota garrantzitsuenekin egindako ardoen mota, ezaugarri eta estiloak ezagutu.
  • Uztartzearen oinarriak eta ardoaren funtsezko biltegiratze eta zerbitzatze praktikak ezagutu.
  • Ardoa deskribatu, Dastatzeko WSET® Teknika Sistematikoaren arabera.
  • Edukiak:

  • Mahatsaren atalak
  • Mahasgintza
  • Hartzidura alkoholikoa
  • Ardo lasai zuri, beltz eta gorrien ekoizpena
  • Ardo mota eta estilo nagusiak
  • Mahats barietate nagusiak
  • Barietate nagusiekin egindako ardoen adibideak
  • Ardoaren biltegiratzea, tenperatura
  • Ardoaren eta janariaren arteko elkarrekintza nagusiak
  • Azterketa:

    Ikasleek aukera anitzeko 30 galdera dituen 45 minutuko testa egin beharko dute. Azterketa gainditzeko galderen %70 zuzen erantzun beharko dira. Azterketa gainditzen ez dutenek ondorengo deialdietan aurkezteko aukera izanen dute.

    Azterketa guztiak WSET®-en Londreseko egoitzatik bidaliko dira, bertan zehaztuko dira azterketa bakoitzaren edukiak. Artean Winesek kudeatuko ditu azterketak eta WSET®-en egoitzara bidaliko ditu, bertan zuzendu eta ebalua ditzaten.

    Ikastaro-emailea:

    Artean Wines ardo eskola, WSET® ikastaroen hornitzaile ofiziala

    Oharrak:

    Prezioak matrikula, klaseak, laguntza materialak eta azterketa deialdi bat hartzen ditu barne.

    WSET® araudia

    Itzuli

    CAMPUSTXARTELA
    Har ezazu campus-txartela eta goza itzazu Arabako Errioxako Campus Enogastronomikoko ikastaro guztiak. Sar zaitez enoturismoan espezializatutako formazio mundu ikaragarrian, oso prezio berezian (BEZa ez barne)
    Txartela erosia